Beste alkategaiak

Donostiako Udalean ordezkaritza daukaten bost alderdiez gain, beste zazpi hautagaitza ere izango dira maiatzaren 26ko hauteskundeetan:

Aulki Zuriak

Luis Garcia Molino. Lortzen dituzten aulki guztiak hutsik uztea da Aulki Zuriak-en helburu nagusia, eta karguan ez leudekeen zinegotzi horiek inolako soldatarik, dietarik, osagarririk eta diru laguntzarik ez jasotzea.

Ciudadanos

Jose Manuel Gil Vegas. Duela lau urteko hauteskundeetan 3.642 boto lortu zituen Ciudadanosek Donostian, eta, joan den apirilaren 26an, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 5.085.

Irabazi Donostia Si Se Puede (Ganemos)

Miguel Angel Jardon Rudeiros. “Hautesleak nahastea” leporatu diote Irabazi Donostia Si Se Puede hautagaitzari. “Lau urteotan egin dugun lana aprobetxatu nahi dute”, salatu du Irabazi Donostiak.

PACMA

Ivan Ruiz Garcia. Animalien eskubideen aldeko hautagaitzak ez zuen lortu ordezkaririk 2015ean, baina 1.451 boto jaso zituen. Zezenketen aurka egingo dute.

Partido Libertario

Javier de Barrenetxea Alvarez. Ongizatearen gizartea norbanakoaren askatasuna oinarri hartuta eraikitzea eta burokraziaren eragina deuseztatzea da Partido Libertarioren erronka. Lehen aldiz aurkeztu dute hautagaitza.

Por Un Mundo Mas Justo

Jose Manuel Corcuera Miranda. Txirotasunari aurre egitea, gizarte politikak indartzea, eta giza eskubideak eta ingurumena defendatzea dira helburuetako batzuk.

Vox

Fernando Sanchez Lana. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako 3.016 botoek indartuta iritsiko da Vox maiatzaren 26ra.

Leave a Reply

Your email address will not be published.