Egitaraua

Jare Kuartela egunarekin, Oñatiko herriko plaza aldarrikapen leku bihurtuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute:

12:00. Ardo dastaketa. Herriko ardogileen produktuak eskainiko dituzte: Markiegi, Belaskua, Gereta eta Murgialdai.
13:30. Argazki erraldoia.
Ondoren. Herri sukaldea. Okela, txanpinoiak, paella eta albondigak egongo dira aukeran.
16:00. Jolasak.
19:00. Kale animazioa.
21:00. Festa gaztetxean: Gorpuzkingz, Arrano Pertxa eta Herriko DJ partya.