Jazzinema

Uztailaren 4tik 26ra, sei film ikusi ahal izango dira Donostiako Tabakaleran, Jazzinema jaialdian. 19:00etan hasiko dira emanaldi guztiak, eta sarrerak 3,5 euroan egongo dira salgai.

Uztailak 4, osteguna

Ella Fitzgerald. Just one of those things. Filmak Ella Fitzgerald abeslariaren bizitzaren aztarnei jarraitzen die. XX. mendeko musikaren ahots bihurtu arte haren musikak nolako bidea egin zuen aztertzen du dokumentalak.

Uztailak 11, osteguna

Touch of Evil. Henry Manciniren musika du filmak, eta jazz latinoari egindako keinuz beteta dago. Leherketa bat izango da Mexikoko mugan, eta bi poliziaren arteko ikerketa hasiko da jarraian.

Uztailak 18, osteguna

Les Liaisons dangereuses. Maitaleak dituzte Valmont eta Juliette senar-emazteek, baina sekretupean gordeko dute hori. Art Blakey bateria jotzailearen Jazz Messengers taldearen jazz doinuak entzun daitezke filmean.

Uztailak 19, ostirala

À bout de souffle. Ameriketan ez zeukan askatasuna Europan aurkitu duela uste du Michel Poiccard zinema figuranteak, baina ez daki polizia bere bila dabilela, motor gidari baten hilketa tarteko. Martial Solal piano jotzaile frantziarraren musika banda dauka filmak.

Uztailak 25, osteguna

Un témoin dans la ville. Emaztearen erailketarekin traumatizatuta dagoen gizon bat hiltzailearen bila hasiko da, eta jabetuko da hiltzailea emaztearen maitalea izan zela. Barney Wilenen soinu banda dauka filmak.

Uztailak 26, ostirala

Radio Days. 1940ko hamarkada irratiaren urrezko aroa da. Irratiak zorigaitza arintzen laguntzen dio New Yorkeko langile familia bati. Woody Allenen autobiografia moduko bat da; izan ere, zinema zuzendari estatubatuarrak garai berean ezagutu zituen jazza eta irratia.

Leave a Reply

Your email address will not be published.