Filmak Gipuzkoan

XX. mende hasieratik grabatu izan dira film luze nahiz laburrak Gipuzkoako hainbat txokotan. Hona hemen horietako batzuk:

Luna de verano (1959). Pedro Lazagak zuzendatutako komedia. Donostiako hainbat txoko agertzen dira; besteak beste, Igeldo eta Miramar jauregia.

27 horas (1986). Montxo Armendariz izan zen zuzendaria. Donostian grabatu zuten, eta Antonio Banderas eta Maribel Verdu dira aktoreetako batzuk.

Maité (1994). Kuban grabatzeaz gain, Donostian eta Hondarribian filmatu zuten. Eneko Olasagastik eta Carlos Zabalak zuzendua.

Frío sol de invierno (2004). Pablo Malok zuzendua, Donostian grabatu zuten, eta zuzendari berri onenaren Goya saria lortu zuen.

Amama (2015). Asier Altunak zuzendutako filma. Azpeitian grabatu zuten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.