Egitaraua

Asteburu honetarako antolatu dituzte Arrateko jaietako ekintza gehienak, baina hurrengo igandean ere, goizean goizetik, festa giroa izango da santutegiaren inguruan.

Bihar
18:00. Meza, Arrateko santutegian. Ondoren, salbea, txupinazoa eta kanpai errepika.
19:00. Herri kirolen erakustaldia. Hodei Ezpeleta eta Goizeder Beltza ariko dira aizkoran, eta Alex Txikon eta Udane Ostolaza harri jasotzen.
21:00. Bertso afaria, Kantabria jatetxean: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.
22:30. Rock kontzertuak: Lisabo, Amparanoia, Masta Quba
& Marie V eta Okerreko DJa.

Etzi
10:00. Azitaindik abiatuta, Arratera igoera, oinez. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian.
10:00. Kittonbola! tonbola txikia.
10:30. Kalejira, Eibarko Usartza txistulari taldearen eskutik.
11:00. Meza nagusia Arrateko santutegian; tartean, Arrateko Amaren ezpata dantza Kezka dantza taldearen eta Usartza udal txistulari taldearen eskutik. Ondoren, prozesioa eta ezpata dantza.
12:30. Kezka dantza taldearen eta Usartza udal txistulari taldearen eskutik, Arrateko Amaren dantzen aurkezpena, zelaian.
13:30. Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, eta Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea bertsolariak.
17:00. Bertsolarien saioa: Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea.
17:00. Arrateko Amaren Hiru Txirlo saria.
17:30-20:30. Bete zaitez… baina emozioz!, Eibarko Udalaren eta Jaurlaritzaren alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Alkoholemia kontrolak egingo ditu Sasoia elkarteak.
17:30. Dantza solte txapelketa.
18:30-21:00. Dantzaldia Mugi Panderoa taldearekin.

Irailak 15
10:30. Simon Aldazabal XXIV. Antxitxiketaldia.
11:00. Meza nagusia, bertsolariekin. Ondoren, prozesioa.
12:00. Paella lehiaketa.
14:00. Paella lehiaketaren sari banaketa.
17:30. Idi probak.