EKITALDI BATZUK

Azaroaren 15era bitartean, 62 ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako 32 udalerritan. Zinema, zirku, feria, dantza, jolas, irakurketa, musika, argazkigintza, irrati, telebista, antzerki, turismo eta kirol arloko ekitaldiak izango dira. Honako hauek dira ekitaldi horietako batzuk.

Bihar

Ezkio. Dantza filma emango dute Igartubeiti baserri museoan, 17:30ean. Doan izango da, baina joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Hondarribia. Hondarribiko txistularien ohiturei buruzko tailerra emango dute Arma plazako kultur eta turismo informazio gunean, 11:30ean. Aurrez izena ematea komeni da, leku kopuru mugatua egongo delako.

Urriaren 1a, asteartea

Añorga (Donostia). Añorga Plazara! Garai bateko bolatokia martxan jarriko dute auzoko haurrentzat, eta auzoan aisiarekin harremana izan duten zenbait gunetan informazio panelak ipiniko dituzte.

Pasaia. Euskal batelak. Erabilera

desberdinak eta garapena

historian zehar erakusketa zabalduko dute Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Erakusketa azaroaren 3ra arte egongo da ikusgai. Urriaren 6an eta 20an doako bisita gidatuak egiteko aukera egongo da.

Urriaren 4a, ostirala

Deba. Oteiza 50 urte Deban hitzaldia emango du Mikel Campo Debako Arte Eskolaren zuzendari ohiak, Kultur Elkarteko areto nagusian, 18:30ean. Sarrera libre izango da, lekua bete arte.

Urriaren 5a, larunbata

Donostia . Tinatxo estropada, kirolari eta festari loturiko itsas ondareari balioa emateko asmoarekin. Jai giroko jarduera, parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei irekia. Estropada baino astebete lehenago, polainean edo zingan arraunketa ikastaroa eskainiko da —arraun bakar batekin—. Estropada Kaiarriban. 80 metroko ibilbidea, ziaboga batekin. 11:30ean Euskal Itsas Museoan bilduko dira parte hartzaileak.

Urriaren 6a, igandea

Elgoibar. Eskuzko grabaketaren teknika zuzenean azalduz, erakustaldia egingo dute Debabarreneko profesionalek. Artisauek erabiltzen zituzten lanabesak eta lan amaituak ere ikusi ahal izango dira. Erakustaldiaren ostean, 9-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduerak egingo dituzte, grabatzailearen ogibidea ezagut dezaten. Udaletxeko arkupeetan, 11:30ean.

Urnieta. San Migel bolo jaurtiketa. Urnietan betidanik izan da bolo jaurtiketarako zaletasuna, eta Santakruz elkarteak urte asko daramatza isilpean lehiaketak antolatzen eta lehiaketetan parte hartzen. Jardunaldiak baliatu nahi dituzte urtero antolatzen duten lehiaketa ezagutarazteko. Urnietako bolatokian, 09:30ean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.