Egitaraua

Goizean hasi eta iluntzera arte, hamaika ekitaldi izango da bihar Donostian.
11:00. Zomorro bila Urgullen. Iñaki Sanz biologoak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak gidatuta. Trinitate plazatik abiatuko dira.
12:00. Ibilbide historikoa kalez kale. Txistulariek gidatuta, Urko Apaolaza historialariaren azalpenekin eta Beñat Gaztelumendi eta Miren Artetxe bertsolariek zirikatuta. Trinitate plazatik abiatuko dira.
13:00. Sokadantza Konstituzio plazan.
14:00. Herri bazkaria Trinitate plazan. Saizar sagardo barrika, mahaiak eta aulkiak. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du.
16:00. Aimar Uribesalgoren Pobresiak emanaldia Trinitate plazan.
17:00. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak San Telmo plazan.
18:00. NAN arrotzen jaurtiketa txapelketa, Trinitate plazan.
19:00. Kalejira dantzaria, Trinitate plazatik abiatuta.
20:30. Kontzertuak Trinitate plazan: Amaren Alabak, Mursego, Balerdi Balerdi, eta Niña Coyote eta Chico Tornado.