Oinarrizko eskaerak

Zaintza lanez arduratzen diren etxeko emakume egoiliarren lan baldintzei lotutako eskaera zehatzak landu ditu Irauli Zaintza plataformak, eta Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako udalei helarazi dizkie horiek guztiak, aldaketarako lehen urrats gisa.

Soldata. Lanbide arteko gutxieneko soldata ziurtatzea. Urtean 900 euroko hamalau ordainsari, astean berrogei orduko lanaldia eta 30 opor egun.

Gauak. Gutxienez hamar euroko ordaina gaueko, langileak atseden hartzeko aukera duenean. Gaueko arreta ezinbestekoa denean, beste langile bat hartzea.

Kotizazioak. Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartzea eta ez erregimen berezian.

Erroldatzea. Langileak lan egiten duten etxeetan erroldatzea.

Zerrenda. Herrian zerbitzuak ematen dituzten eta egoera administratibo irregularrean dauden langileen zerrenda egitea.

Errotze soziala. Zerrenda hori Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, errotze soziala aitortzeko hiru urtez itxaron beharrik gabe.

Herriko zerbitzuak. Egoera administratibo irregularrean egon arren, herriko zerbitzuak langile horien eskura jartzea.

Familiei laguntzak. Irregular dauden langileak dituzten eta udal zerrendetan dauden familiei laguntzak bermatzea.

Langileen prestakuntza. Zaintza zerbitzua emango duten langileen prestakuntza bermatzea, ikasketak eginda edo haien esperientziari balio ofiziala emanda.

Leave a Reply

Your email address will not be published.