Harri baldarren lehiaketak, gero eta oparoagoak

Amezketako Albizuri Handi harri baldarraz gain, beste hainbat ere badaude Gipuzkoan. Igeldoko Harriak dauka sonarik handiena (135 kilo), eta Donostiako Trinitate plazan jokatzen dute txapelketa, urtero, abuztuan. Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k Jai Txiki (116,6 kilo) eta Mollarri (119,2 kilo) plazaratu zituen, 2016an, Zarautzen, eta urte horretan bertan aurkeztu zuten Ergobiako Harria ere (104 kilo). Baliarrainen, berriz, iaz egin zuten, estreinakoz, Ibiur Harriaren txapelketa (158,5 kilo), eta Aian ere iaz berreskuratu zuten Arrautza Harria (154 kilo). Sona handikoa da Arrasateko Bolo Harria ere (215 kilo).

Leave a Reply

Your email address will not be published.