Trukegunea

Kutxa Ekoguneaz gain, trukerako beste hamar gune egokitu dituzte aurten, eta zehaztu egin dute zer gauza utz daitezkeen eta zer ez.

Kokapenak

Andoain. Kultur etxea.

Beasain. Udaletxearen ataria.

Donostia. Kutxa Ekoguneko haur parkearen ataria.

Errenteria. Udaletxearen ataria.

Legazpi. Kale Nagusia eta Laubide Urtatz auzoa.

Oiartzun. San Markoseko garbigunea.

Oñati. Udaletxeko plaza.

Ordizia. Udaletxearen ataria.

Tolosa. Usabal kiroldegia.

Villabona-Amasa. Olaederra kiroldegia.

Zumaia. Erribera kalea, 20.

Utz daitezkeen gauzak

Liburuak, CD originalak, sakelakoak, etxetresna elektriko txikiak, telebistak, irratiak, mp3ak, brikolaje eta lorezaintzako materiala, apaingarriak, kirol eta aisia produktuak, musika tresnak eta jostailuak.

Utzi ezin diren gauzak

Arropa (galtza, gona, niki, soineko, jaka, oinetako…), janaria, osasun eta higiene produktuak, antolatu gabe uzten den materiala, egokitutako espazioan sartzen ez diren gauzak, egoera onean ez dauden objektuak…).

Leave a Reply

Your email address will not be published.