Egitaraua

Egitarau zabala prestatu du Tolosako Keinuen Hizkuntzako Nazioarteko X. Zinema Jaialdiak. Gaur izango da egun nagusia, hamalau film laburren proiekzioarekin, baina, besteak beste, orain arteko film labur irabazleen arteko lehiaketa egingo dute bihar.

Gaur
16:00. Leidor zinemako ateak irekiko dituzte.
16:30. Jaialdian parte hartuko duten hamalau film laburren proiekzioa: La Furia (17 min.), Jackey (5 min.), La luna roja (27 min.), Se valiente (10 min.) eta 140 palabras (6 min.). Atsedenaldia. La otra mirada (8 min.), Augur (12 min.), Cero y un dedo (7 min.), La sombra (30 min.) eta Café Negro (9 min.). Atsedenaldia. Hope (28 min.), Casa Alavedra (10 min.), Eres tú (10 min.) eta Pare (8 min.). Sari banaketa egingo dute gero.
21:30. Amaierako ekitaldia.

Bihar
Goizean. Tolosara bisita. Euskal Herria plazan hasiko da txangoa eta amaieran geldialdia egingo dute Artisau Azokan.
14:00. Bazkaria.
16:00. Leidor zinemako ateak irekiko dituzte.
16:30. Aurreko urteetako film irabazleen proiekzioa: Allá tú (17 min.), Lucía (25 min.), 96 horas (30 min.), Still here (27 min.), The Kiss (8 min.), Four Dead Yorkshiremen (30 min.), Las muelas de Cuco (18 min.), Kari (17 min.) eta To Know Him (28 min.). Ondoren sari banaketa, omenaldia eta Rozalen eta Beatrizen emanaldia.
22:00. Afaria Botarri jatetxean.