Egitaraua

Lazkaon datorren igandean ospatuko dute Astotxo Eguna. Ohi bezala, Gipuzkoako asto lehiaketa eta Egiptorako ihesa antzezpena dira ekitaldi nagusiak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalisten saioa da berritasuna.
10:00. Asto diana, kalean barrena.
11:00. Meza nagusia Zistertarren komentuko elizan.
11:00. Enkarterriko astoen kalifikazio ofiziala, plazan.
12:00. Gipuzkoako XXI. asto erakusketa eta lehiaketa, plazan. Asto ar eta eme onenak edo ederrenak aukeratuko dituzte.
12:30. Astotxo txikia antzezpena.
13:00. Egiptorako ihesa kale antzezpena, Lazkao Txiki Zelaian.
Goiz guztian. Asto gurdiak, salda, txistulariak eta trikitilariak, plazan. Antzinako irudiekin jaiotza eta olata salmenta, Zistertarren elizan.
18:30. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalisten bertso saioa, Areria antzokian.