Eskakizunak

EAEn familia harrera arautzen duen 179/2018 Dekretuak zehazten du zer baldintza bete behar dituzten harrera familia espezializatuek.

Prestakuntza

Ikasketak. Gizarte Hezkuntza, Irakasle, Erizaintza, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Lan edo Gizarte eta Kultura Antropologiako diploma, lizentzia edo gradua izatea, edo, halakorik ezean, unibertsitatekoak ez diren baina osasun arloarekin edo gizarte komunitatearekin edo gizarte hezkuntzarekin zerikusia duten bestelako prestakuntza gradua izatea.

Esperientzia. Esperientzia praktikoa izatea osasun arloan edo gizarte komunitatean edo gizarte hezkuntzan; betiere, adingabeak artatzeko, zaintzeko, hezteko edo babesteko zereginetan.

Prestakuntza espezifiko osagarria. Programa kudeatzen duen Agintzari elkarteak ematen duen prestakuntza jasotzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.