Egitaraua

1990eko hamarkadan musikaren industriak emandakoaren errepasoa egiteaz gain, publikoa dantzan jarriko du bihar Back to the 90’s jaialdiak.

18:00. High Fidelity filmaren jatorrizko bertsioaren proiekzioa,
Itsas Etxea auditoriumean.
20:00. 1990eko hamarkadan Spike Jonze, Michel Gondry eta Chris Cunningham zuzendariek ekoitzitako bideoklipen maratoia, Itsas Etxea auditoriumean.
23:00. Disko jartzaileen emanaldiak, Uxoa pubean. Wonder hits 90’s izenburupean, dantza pista girotuko dute lehendabizi Amua DJ Seteko kideek. Early House 90’s saioaren txanda izango da gero, DJ Erimayaren eskutik.