Eskulturak

Fernando Bengoetxea Altuna, Pernando Amezketarra. 1764-1823. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1964an, Amezketan.

Ramos Azkarate. 1847-1904. Tolosa. Juan Lopek egin zuen eskultura, 1965ean, Tolosan.

Iñaki Eizmendi, Basarri. 1913-1999. Zarautz. Palmiro Harok egin zuen eskultura, 1985ean, Zarautzen.

Indalezio Bizkarrondo, Bilintx. 1831-1876. Donostia. Ezezaguna da 1885eko eskulturaren egilea.

Ereñotzuko bertsolariak. Hernaniko Ereñotzu auzoko bertsolarien omenezkoa da eskultura. Koldo Azpiazuk egin zuen, 1967an.

Pedro Jose Elizegi, Pello Errota. 1840-1919. Asteasu. Jose Lopetegik egin zuen eskultura, 1965ean.

Joxe Mari Iparragirre. 1820-1881. Urretxu. Hiru eskultura ditu: Urretxun (Font y Pons, 1890), Gernikan (Lurdes Umerez, 2010) eta Itsason (R. Iñurria).

Juan Inazio Iztueta. 1767-1845. Zaldibia. Nestor Basterretxeak egin zuen eskultura, 1967an, eta 1971n jarri zuten Donostian.

Jose Migel Iztueta, Lazkao Txiki. 1926-1993. Tomas Ugartemendiak egin zuen eskultura, 1995ean.

Pedro Mari Otaño. 1857-1910. Zizurkil. Jose Lopetegik egin zuen eskultura, 1965ean.

Jose Manuel Lujanbio, Txirrita. 1860-1936. Hernani. Jose Lopetegik egin zuen eskultura, 1965ean.

Juan Jose Alkain, Udarregi. 1829-1895. Usurbil. Remigio Mendiburuk egin zuen eskultura, 1966an.

Manuel Olaizola, Uztapide. 1909-1983. Zestoa. Hiru eskultura ditu: Endoian (Gillermo Andonegi, 1977), Oiartzunen (herritarren ekimenez, 1975ean) eta Zestoan (Gillermo Andonegi, 2009).

Juan Frantzisko Petriarena, Xenpelar. 1835-1869. Errenteria. Gotzon Huegunek egin zuen eskultura, 2014an.

Leave a Reply

Your email address will not be published.