Egitaraua

Otsailaren 4tik 6ra, bi hitzaldi, dokumental bat eta mahai inguru bat izango dira XVIII. Arkeologia Jardunaldietan, Donostiako San Telmo museoan. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Otsailak 4, asteartea
19:00. Peru Bilbao geologoaren hitzaldia: Kosta lerroa, beti egon da hor?. Ekitaldi aretoan.

Otsailak 5, asteazkena
19:00. Pedro Castaños paleontologoaren hitzaldia: Kiputz, historiaurreko amildegia. Ekitaldi aretoan.

Otsailak 6, osteguna
19:00. ‘Artiko’ dokumentalaren proiekzioa, elizan, eta Adolfo Erasori omenaldia.
Ondoren. Mahai ingurua, elizan: Atzoko eta gaur egungo izotza. Gertuko aldaketa klimatikoak. Jesus Mari Lazkano pintorea, Blanca Martinez Geologian doktorea eta Eñaut Izagirre glaziologoa. Asier Hilario Geologiako doktoreak egingo ditu gidari lanak.