Museoa, migrazio gaiak jorratzeko tresna baliagarria

Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak urte osoan hainbat proiektu gauzatzen ditu migrazioaren gaia lantzeko; Munduko Sukaldeak egitasmoa eta Ormaiztegiko eskolako haurrekin egiten duten lanketa, esaterako: “Ariketen eta jolasen bidez, migratzaileen inguruan dauden aurreiritzi guztiak apurtzen eta gogoeta sakon bat egiten saiatzen gara”, azaldu du Eider Arrutik, museoko komunikazio arduradunak. “Haurrek arraza jakin batekin eta pobreekin lotzen dute migrazioa, baina sakontzen hastean jabetzen dira etorkin mota asko daudela”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.