‘Izan zati de la konponbide’

Leire Narbaiza

La hedapen del coronavirus egiten ari da izan asko las pertsona behar dutena quedarse etxean. Bat eginda behar dugu adaptarnos ahal bezain laster eta horretarako BBVA jartzen guzti bere tresna bere Bankuaren eskutik bere bezeroen eskura Online. (…) Operatzen da egon zaitezen non egon zaitezen. Kontratatzen zure Kontu Online hain bakarrikean Batzorde edo Baldintzarik gabe 10 minutu. (…) Ematen bat pauso al fronte para izan zati de la konponbide”. Ez, ez dut alkoholaren eraginpean idatzi. Ez, ez dut denboran bidaiatu eta 2050. urteko euskaran ekarri. BBVA bankuaren web orriaren pasarte batzuk dira. Ez sartu begiratzera, desagertu direlako, sare sozialetan harrotu duten hautsaren ondorioz, begirunea digutelako (ejem) kendu dute eus aukera. Izan zati de la konponbide.

“*Prezasko (sic) izaera duelako, dokumentazio hori bakarrik gaztelaniaz aurreratzen da. Euskarazko bertsioa datorren astean bidaliko da Sailetik jakinarazitakoaren arabera”. Maiatzaren 8an Eudelek udalei igorritako gutunaren amaiera da. Bertan dakar atxikita, ostalaritzarako higiene eta osasun protokolo eta neurrien laburpena erdara hutsean prezasko direlako. Astelehenean, hilaren 11n, establezimendu horiek zabaltzeko baimena zuten, baina gaztelaniaz jasoko zuten informazioa, astean zehar, agian, ya si eso, iritsiko zitzaien euskarazkoa, behar ez zutenean, hain zuzen ere, ordurako jakinaren gainean egongo zirelako.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak bideo batzuk egin ditu turismoa sustatzeko. Ederrak dira benetan, Autonomia Erkidegoko leku ikusgarrienak agertzen direlako. Off-eko ahots bat dute bideook, baina gaztelania hutsean daude. Tira, batek azpidatziak ditu euskaraz. BERRIAk galdetu zuen ea bideoak ez dauden euskaraz, eta ordutik webean euskaraz azpidatzitako bideoak ez du off-eko ahotsik, musika bakarrik laga diote. Traol bi ere bota dituzte: #EuskadiTurismo eta #volveremosavernos. Biak gaztelaniaz. Precioso todo, oye! Euskararik ez EAEko iragarkietan, noiz eta barruko turismoaz etengabe hitz egiten zaigunean. Baina, “barru” hori Cuencako barrukia da, edo Valladolidekoa. Ez dakit. Beharbada, Castro Urdaliesekoendako da, oso zaleak dira eta.

Pandemiaren informazio ofiziala ehuneko handi batean erdaraz iristen ari zaigu. Espainiako Gobernuaren albisteak —ez dezagun ahantz Madriletik agindutakoari men egiten zaiola— eta jakinarazpenak gaztelania hutsean. Frantziako Gobernuak frantsesez, évidemment! Beraz, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean en français seulment. Nafarroako lehendakariak eta Osasun sailburuak ez dakite euskaraz. EAEko presidenteak bai, baina komunikazioak elebidunak ere ez dira. Osasun sailburuak altuan irakurtzen ere ez daki. En erderaz, para entendernos todos.

ETB 1 zeharo hustuta eta abandonatuta, inoizko audientziarik txarrenekin. Etsaia, berriz, etxean: ETB 2. Kain modernoa, anaia akabatzen. Ahora en erderaz.

Irakasleek agindutako lanak dira ume eta nerabe askok itxialdian euskararekin duten hartu-eman bakarra. Dena ederto. Tik-tok guztiak erdaraz, youtuberrak ere bai. Bideo-jokoak ia denak. En plan viciao dabiltzanean pantailei begira.

Bitartean, Etxealditik Euskaraldira leihoetan. Aurreko lerroetako protagonista ia guziak, ordea, abenduko Euskaraldiko argazkietarako prest. Birusak berretsi digu Pixka bat no es mucho, da larregi. Esango digute, gainera: Ez marratu, tia, eta izan zati de la konponbide.

Leave a Reply

Your email address will not be published.