Azkuek 1856an utzitako altxorra berreskuratzen

Santa Maria elizaren balio artistikoa eta kultur ondarea haziz doaz. Orain, Eugenio Maria Azkueren (1822-1890) 1856ko artelanak eraberritzen hasi dira. Neoklasizismotik Erromantizismora igaro zen XIX. mendeko lehen margolari gipuzkoarra da. Helburua oriotarraren obra osoa osatzen duten sei obrak zaharberritzea da. Oraingoz, bi ari dira leheneratzen: Kristoren pizkundea eta Emakume adulteroa Kristoren aurrean. Estaldura geruza oso iluna denez, zaila da pinturen jatorrizko kolore deigarria antzematea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.