“Pandemiak hankaz gora jarri ditu Europako musika bira guztiak”

“Pandemiak hankaz gora jarri ditu Europako musika bira guztiak”

R. Ruiz

Bosgarren urteurrena beteko du aurten Fenomena musika jaialdiak. Antolaketa lantaldean aritu da hasieratik Ernesto Villar (Hondarribia, 1969), eta, aurtengoa ezberdina izango dela argi duen arren, parte hartzera animatu ditu herritarrak.

Zer aipatuko zenuke aurtengo Fenomena jaialditik?

Pandemiak hankaz gora jarri ditu Europako bira guztiak. Miresten genituen talde batzuk joan dira, eta, azkenean, inguruan bilatu dugu. Bihar, Left Hook izango da lehen taldea. Stoner instrumentala jotzen dute, bi baxu distortsionatu eta bateria bat erabiliz. Soinuaren trataera oso interesgarria iruditzen zaigu. Talde bakoitzak aukeratzen duen soinuak garrantzi handia du: informazio asko dago horren atzetik. Maika Makovski ariko da ondoren, eta, ezaguna dugun arren, soinuarekiko harreman bat dauka oso erakargarria dena.

Etzi, Joseba Irazoki eta Elena Setienen azken proiektua ezagutuko dugu. Nortasun handia du Setienek, eta hori eskatzen du Fenomenak. Cuello ariko da ondoren, eta ez dakit oso ondo nola definitu, punk urduria edo punk pultso horrekin. Oso kanta onak egiten ditu, eta oso garrantzitsua da talde hau ere, bizirik dago. Azkenik, Crudo Pimentok tradizioa eta modernoa uztartuko du.

“Nortasuna” eta “bizirik” aipatu dituzu. Horiek dira ezinbesteko irizpideak Fenomenarako?

Bai, zalantzarik gabe. Batetik, nortasun handia edukitzea, eta, bestetik, bizirik egotea, musika egiten jarraitzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.