EGITARAUA

Ostirala, azaroaren 6a:
Los Sara Fontan eta Sua.
Bi taldeek zabalduko dute jaialdia Santa Ana antzokian, 19:30etan; Zazpi euroren truke. Sara Fontan biolinistak eta Edu Pou bateria jotzaileak bi musika tresnak uztartuko dituzte. Mungiako (Bizkaia) Sua taldea ariko da ondoren.

Larunbata, azaroaren 7a:
Gaizka Insunza. Audience taldeko kidearen bakarkako proiektua da. 19:00etan izango da kontzertua Santa Anan, dohainik.

Igandea, azaroaren 8a:
Hakima Flissi. Lazarraga lorategian ariko da Hakima Flissi musikaria. Erritmo elektronikoak blues eta soul doinuekin nahasten ditu. 13:00ean izango da kontzertua, dohainik.
Joseba Irazoki. Bakarlari ariko da Joseba Irazoki igandean, Antixena gaztetxean, 18:00etan.