Metroaren aurkako manifestazioa egingo dute bihar

Satorralaia plataformak deituta, manifestazioa egingo dute bihar Donostian, metroaren proiektua behin betiko bertan behera uzteko eskatzeko eta obretan azaleratu diren “lardaskerien” ardurak argitu daitezela eskatzeko. Koldo Mitxelenatik abiatuko da protesta, 12:00etan.

Satorralaiako kideen esanetan, herritarren iritziaren aurka “inposatu” da proiektua, eta, horrez gain, herritarren nahiz langileen segurtasuna arriskuan jarri da. Halaber, Eusko Jaurlaritzak gainkostuak barnean hartuko dituen esleipen berri bat egiteko agertu duen asmoa “onartezina” dela iruditu zaio, gaur egungo krisi egoeran proiektu horrek gizarte arloko hainbat premia atzeraezin eta lehentasunezkori erantzuteko behar diren baliabideen xahuketa ekonomiko “justifikaezina” dakarrelako.

Leave a Reply

Your email address will not be published.