Motzean

Etiopia? Eskema guztiak apurtu zaizkit. Orain arte, harmonia, edertasuna… Orain, ziurtasunik eza.
Tanzania? Baretasuna.
Euskal Herria? Tira… Nire sustraiak hor daude, baina hortik aurrera… Euskal Herria Euskal Herriarentzat bizi da. «Munduko onenak gara» esanez bizi gara, baina beste dimentsio bat falta zaigu.
Gosea? Gizakiaren produktu bat.
Zer eramango zenuke Euskal Herritik Etiopiara? Konpromisoa.
Eta Etiopiatik Euskal Herrira? Harrera.
Zerk ematen dizu min? Axolagabetasunak.
Zer eskatuko zenioke gizarteari? Begiak irekitzeko.
Hizkuntza bat? Bihotzarena.
Zer falta zaizu egiteko? Dena. Gaur hasten da nire bizitza; atzokoa iragana da.
Aholku bat? Onak izan, ez galdu ontasunik.