Etzi itxiko dute aurtengo probako izen-emate epea

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia modu birtualean egingo dute, apirilaren 8tik 11ra. Izena eman nahi dutenek etzira arteko epea dute, Rockthesport.com webgunean. Hiru mailatako probak dituzte aukeran: maratoi erdia, zortzi kilometrokoa eta turistikoa. Ibilbidea korrika edo esku bizikletan egin daiteke. Horrez gain, apirilaren 6tik 11ra erakusketa egingo dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta apirilaren 11n lore eskaintza egingo dute, Diego Garciak Loiolan (Azpeitia) duen estatuan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.