Motzean

Zer da zientzia? Jakin-mina asetzeko esperientziaz eta teoriaz lantzen dugun guztia.
Zientzialari bat? Caroline Herschel.
Zer da ikerketa? Zerbaiti erantzuna emateko egin behar diren saiakera guztiak.
Markatu zaituen zientziako aurkikuntza bat? Arkimedesen printzipioa [fluido batean sartutako objektu orok gorputz horrek desplazatutako fluidoaren pisu bereko indar bertikala jasango du gorantz]. Izugarria da, eta toki guztietan dagoela iruditzen zait.
Ezagutu nahiko zenukeen aurkikuntza bat? Supereroaletasuna giro tenperaturan.
COVID-19a? Drama eta aldaketa.
Txertoa? Erantzuna.
Zeri diozu beldurra? Iluntasunari.
Aholku bat? Ez epaitu ondokoa.