Tokian-tokian, ezberdintasunak arau batzuetan

Musean bezala, bikoteka jokatzen da trukean, eta keinuen bitartez komunikatzen da bikotea, bakoitzak zer karta dituen jakiteko. Hirukoa da kartarik onena, eta bikoa, batekoa eta gainontzekoak ondoren. Sei truk irabazi behar dira partidan nagusitzeko. Truk bakoitzean hiru tanto egoten dira jokoan, eta, hirurak jokatu ondoren, truka jokatzeko abantaila nork izango duen jakiten da. Musean ez bezala, banatzaileak izango du abantaila, kontraeskuz doanak. Irunen eta Oiartzunen badira ezberdintasunak arau batzuetan, eta, adibidez, Irunen ez dago paso-rako aukerarik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.