Suspertzeari buruzko ikastaroa, 2014-2015etik

Kutxa fundazioaren laguntzarekin, 2014-2015eko ikasturtean bihotz-biriken suspertzeari buruzko ikastaroa emateko apustua egin zuen DYAk, eta bideo bat ere prestatu zuen, haurrek horrelakoetan zer egin behar duten ikusteko eta ikasteko.

Beste bi ikastaro txiki ere prest dauzka DYAk: uda atarirako, haurrek hondartzan izan beharreko jarreraren inguruko antzerki txiki bat, batetik —pailazo batek eta sorosle batek parte hartuko dute—; eta higienearen inguruko beste antzerki txiki bat, bestetik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.