Motzean

Eskultore bat?
Pablo Gargallo.
Eskultura bat?
Haizearen orrazia.
Zure eskultura bat?
Sol vertical (Eguzki bertikala).
Erreminta bat?
Bitxia da, baina plantxa.
Material bat?
Egurra.
Eskultura ez den artelan bat?
Pablo Picassoren Guernica.
Gehien inspiratu zaituen obra?
Bilboko Guggenheim eraikina.
Bizirik dagoen zer artistarekin hartuko zenuke kafe bat?
Iñigo Manterola margolari eta eskultorearekin.
Eta hilda dagoen zeinekin?
Jorge Oteizarekin hartuko nuke berriro.
Zer artistarekin kolaboratuko zenuke?
Udane Juaristirekin.
Zer tokitan jarriko zenuke eskultura bat gustura?
Donostiako Zurriolan.