10. urteurrena

Maiatzak 10 (astelehena)

Argazki erakusketa. Hamar urte hauetan kulturgunean herritarrek izandako bizipenen erakusketa. Sanagustin kulturgunean, uztailaren 24ra arte.

Maiatzak 28 (ostirala)

09:30-13:30. Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola nazio jardunaldia. Sanagustin kulturgunean. Jakin fundazioarekin batera antolatuta. Hizlariak: Euskal Herriko adituak eta eragileak. Zabalik dago izen ematea.

Maiatzak 28-30 (ostirala-igandea)

Kultur Zuhaitz Eguna. Udaletxeko arkupeetan.

Ekainak 18 (ostirala)

11:00-13:00. Dinamoa sormen gunearen irekiera ofiziala, Euskal Herriko arduradun instituzionalekin eta sormen guneetako ordezkariekin. Solasaldia eta bisita gidatua.

18:00. Herritarrekin ekitaldi irekia, osasun egoerak modua ematen badu.

Ekainak 25 (ostirala)

10:00-13:30. Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia. Sanagustin kulturgunean, Kultiba enpresarekin batera antolatuta. Hizlariak: Euskal Herriko eta Kataluniako adituak eta eragileak.

Uztailak 24 (larunbata)

12:00. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko ekitaldi ofiziala, kulturgunean bertan. Hitzartzeak, herriko taldeen emanaldiak eta ikus-entzunezkoa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.