Antxintxika taldeak abian du bazkideak lortzeko kanpaina

Kirol egokituetan parte hartzeko traba nagusia materialen salneurria izaki, bazkideak lortzeko kanpaina bat jarri du martxan Antxintxika triatloi taldeak. Debagoieneko herri denetan jarriko dute eskura izena emateko galdetegia. 15 edo 30 euro ordaindu daitezke urtean, eta deialdia zabalik dago oraindik, norbanakoentzat eta enpresentzat. Kirol egokitura bideratuko dute diru guztia. Bazkide izateko, izena eman daiteke txoske@yahoo.es helbidera idatzita edo 688-63 51 53 telefono zenbakira deituta.

Leave a Reply

Your email address will not be published.