Zientzia Kutxa

Asier Hilario geologoak herenegun eskaini zuen Zientzia Kutxa zikloko lehen hitzaldia, Donostiako Tabakalerako 4. solairuan, Kutxa Kultur Plazan, eta beste hiru saio izango dira ekainean eta uztailean, gune berean (18:30). Izena eman behar da Kutxakultur.eus helbidean —azken saiorako Eurekamuseoa.eus-en eman behar da izena—. Sarean ere jarraitu ahal izango dira hitzaldiak: tiny.cc/Zientziakutxa.

Ekainak 23, asteazkena. XIX. mendeko belaontzi batean bizi, esploratu eta ikertu. Maria Intxaustegi urpeko arkeologoa mintzatuko da. Euskaraz.

Uztailak 7, asteazkena. El cambio climático y los polos. Expediciones a los hielos. Jeronimo Lopez geologoa. Gaztelaniaz.

Uztailak 28, asteazkena. Astronomía para el desarrollo en África: un viaje de 15 años entre dos pasiones. Mirjana Povic astrofisikaria. Gaztelaniaz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.