Motzean

Bertsolaritza?
Bizi eskola.
Gai jartzaile lana?
Gustura egindako jarduna.
Erreferente bat?
Laxaro Azkune.
Gai jartzaile bat?
Asier Iriondo.
Bertsoaldi bat?
Maialen Lujanbiok azken txapelketa nagusian, Irunen, trabestiaren paperean botatako hiru bertsoak.
Plaza edo txapelketa?
Lau urtez behin, txapelketa; hilean behin, plaza.
Plaza bat?
Usurbilgo Urdaiaga plaza, San Esteban auzoan.
Txapelketa bat?
Gipuzkoako Herriartekoa, 1999koa.
Oholtzako unerik politena?
1987an Usurbilen herriko bertsolariekin egindako saioa; aurkezle gisa egin nuen lehen saioetako bat izan zen.
Momenturik zailena?
2011n, Illunben, Gipuzkoako Txapelketako finalean, puntutako saioan, Unai Agirreri puntua jartzen hasi eta doinua nahastu nuenekoa.
Zer behar du gai on batek?
Bertsolariak momentuan txispa ateratzeko moduko bibrazioa.
Zeri diozu beldurra?
Amesgaizto modukoak eduki izan ditut saio baten bezperan gai guztiak prest utzi eta dena galdu izanarekin. Beldurra diot barregarri gelditzeari ere.