SAGARKULTUR 2021

Astigarragako Astarbe sagardotegiko terrazan joan den larunbatean ekin zioten Sagarkultur jaialdiari, Makatzak erakusketarekin eta Neona pop-rock musika taldearen emanaldiarekin. Beste zazpi saio izango dira uztailaren 25era bitartean. 3-6 euro artean balio dute sarrerek, eta menua ere dasta daiteke emanaldiez gozatzeaz gain:

Uztailak 4, igandea

17:00. Nerea eta Mariano Kontukontzertuan. Ipuin kontalariak.

Uztailak 9, ostirala

19:00. Bertso musikatuak: Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsotan, Maite Berriozabal gaiak jartzen, eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musika instrumentuekin.

Uztailak 10, igandea

22:30. Biren taldea. Eurek sortutako kantuak eta bertsioak.

Uztailak 17, larunbata

17:00. Andoni Ollokiegi bakarlaria.

22:30. Sua taldea. Elektronika eta 90eko hamarkadako rock musikaren nahasketa.

Uztailak 24, larunbata

22:30. Bulego taldea. Pop musika.

Uztailak 25, igandea

17:00. Esti eta Mikel Markez, akustikoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.