Motzean

Dantza bat?
Arku dantza.
Dantzari bat?
Beti dago norbait, baina ez daukat bakarra.
Dantzarako kantu bat?
Zortzikoa.
Dantza soltea edo lagunari helduta egindakoa?
Dantzari moduan, bakarrik hobeto.
Oñatikoa ez den beste dantza bat?
Lurralde historiko bakoitzak dauzka bereak; luzimendurako, Luzaidekoak.
Ba al da dantzatuko ez zenukeen dantzarik?
Dantza garaikidea.
Gogoan duzun dantzaldi bat?
Neskek eta mutilek lehenengoz elkarrekin dantza egin genuenekoa.
Aurresku garrantzitsuena?
Ikurrina legalizatu zutenekoa.