Panel informatikoak

Gipuzkoako AECC minbiziaren aurkako elkarteak panel informatibo batzuk jarriko ditu kostako hainbat gunetan eta igerileku irekiak dauden lekuetan: Aian, Asteasun, Eibarren, Lezon, Tolosan…

Babeserako neurriak

Adi ordutegiekin. Itzalean egon 12:00etatik 16:00etara.

Krema eman. Eguzkitako krema bi ordutik behin eman, baita bainu bakoitzaren ondoren ere.

Ura maiz edan. Azala ongi hidratatuta egoteak eguzki izpietatik babesten du.

Babestu gorputza. Erabili eguzkitako betaurrekoak, txapelak, txanoak, elastikoak eta abar eguzki izpietatik babesteko.

Adi izpi ultramoreei. Eguzkiak eta urak izpi ultramoreen %25 isla dezakete; izpien %80k hodeiak zeharka ditzakete.

Adi melanomaren seinaleei. Zaindu azaleko edozein aldaketa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.