Izena emateko, telefono zenbaki bat eta webgune bat

Proiektu sortu berrira atxiki nahi duten Goierriko negozioek Goierrikoazoka.eus webgunetik bertatik egin dezakete eskaera, zuzenean, eta baita 943-16 00 40 Goiekiren telefono zenbakira deituta ere. Izena eman izeneko atal bat dago webgunean, eta galdetegi labur bat bete beharko da bertan. Hori eginda, pertsona bat jarriko da haiekin harremanetan, eman beharreko hurrengo pausoak zeintzuk diren azaltzeko.

Goierriko Azokak, gainera, hasiera-hasieratik aholkularitza zerbitzua eskainiko die plataforma digitalean izena emanda dauden negozio guztiei, eta baita oinarrizko formakuntza saioak ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.