Motzean

Meteorologo bat?
Aemet Espainiako Meteorologia Agentziako zuzendaria: Margarita Martin. Zehatza da, eta arriskatu egiten da.
Urtaro bat?
Negua. Elur kontuak asko gustatzen zaizkit. Polita da, baina iragartzeko oso zaila.
Hotza ala beroa?
Hotza beroa baino hobeto jasaten dut.
Haizea?
Ipar haizea esango nuke; ez mendebaldetik edo ekialdetik jotzen duena, ipar tente bat. Horrek ekartzen ditu bere ondorioak.
Gogoan duzun elurte bat?
2005ekoa. Bat baino gehiago izan ziren. Oker ez banago, negu berean zazpi, eta bost bata bestearen atzetik. 2005. urte amaieran egin zuenaz gogoratzen naiz ni.
Fenomeno meteorologiko bat?
Ekaitzak. Iragartzeko, zailak; baina ikusteko, politak.
Meteorologo ez bazina?
Kirolzalea naiz, eta kirolarekin lotutako zerbait, ziur; irakasle edo entrenatzaile.