Illunbeko txertaketa eremua “aurki” itxiko dute

Osakidetzak txertaketa eremu handiak “epe laburrean” itxiko dituela jakinarazi du asteon Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, “ahalegin logistiko izugarri handia” eskatzen dutela argudiatuta. Horien artean izango da Illunbeko zezen plaza ere. Dena den, horien funtzionamendua “arrakastatsua” izan dela adierazi du sailburuak. Hego Euskal Herriko txertaketa prozesuak biztanlera aosoaren %70a gainditu du dagoeneko, bi milioi lagunek baino gehiagok bukatu dute txertaketa pauta.

Leave a Reply

Your email address will not be published.