Ipurtargien antzera bidean argi egiten

Dituen gaixotasunak ikusarazteko eta egoera berean daudenei laguntzeko helburuz, With Fireflies (ipurtargiekin) izeneko proiektua sortu du Naiara Ibañezek. Sentikortasun kimiko anizkoitza eta elektro-hipersentikortasuna landuko ditu batez ere. “Niri gehien eragiten didatenak dira, eta ezezagunenak dira”, esan du.

Gaiarekin lotutako elkarrizketak jarriko ditu Ibañezek sare sozialetan, Instagramen eta Youtuben. “Spotifyn podcastak ere jarriko ditut”, azaldu du. Gaixotasuna izango du oinarri, baina filosofia, yoga, elikadura eta halako gaiak ere landuko ditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published.