Egitaraua

Hainbat ekitaldi izango dira hurrengo egunetan, Martin Ugalde zena gogoan:

Azaroak 8, astelehena
Donostiako liburutegi nagusia. Anjel Lertxundiren hitzaldia: Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan, 19:00etan.

Azaroak 11, osteguna
Martin Ugalde kultur parkea (Andoain). Martin Ugalderen lana digitalizatuta. Jakinek lana aurkeztuko du (10:30). Ondoren, 11:00etan, Ugalderen Itzulera baten historia liburua irakurriko dute.

Bastero kulturgunea (Andoain). 25. Martin Ugalde ipuin sariketa, 19:00etan.

Azaroak 17, asteazkena
Bastero kulturgunea. Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala, 19:00etan.