Bihar egingo dute Behobia Txikia, Donostian

Hasi, bihar hasiko da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa, Behobia Txikiarekin. Donostiako Anoetako estadio txikian egingo dituzte proba guztiak. 15:00etan abiatuko dira 10-13 urte artekoak; 1.200 metro egingo dituzte 12-13 urtekoek, eta 800 metro 10-11 urtekoek. 15:30ean, 400 metro egingo dituzte 8-9 urtekoek, eta 16:00etan, 200 metro 6-7 urtekoek. Azkenik, 16:30ean, 100 metroko lasterketa izango dute 4-5 urtekoek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.