Motzean

Donostia? Nire jaioterria.
Paris? Oso garai onak pasatu nituen hiria.
Bilbo? Oso garai onak igaro nituen hor ere.
Madril? Denetik izan nuen, baina esperientzia polita izan zen, borroka askotan murgildu baikinen: fakultatean, manifestazioetan, Malasaña auzoan…
Langile borroka? Sinonimoak dira bi hitz horiek.
Greba? Tresna on bat.
Espetxea? Desagertu beharko lukeen toki bat.
Irakaskuntza? Oso polita, egin behar dugula esaten diguten hori egiten ez badugu; pentsatzen dugun hori egiten badugu.
Nor izan duzu eredu? Ama.
Donostiako metroa? Mugarik gabeko erokeria handi bat.
Zeri diozu beldurra? Beti saiatzen naiz beldurrari ihes egiten.
Aholku bat? Ondo pentsatu gauzak egin aurretik.