Motzean

Amañan izan den kontzerturik gogokoena?
Milaka izan dira, baina baten bat esatearren: Piperrak, Doctor Deseo eta Los Perez de Nottingham.
Jaietarako edari bat?
Ura eta Coca Cola. Ez dut alkoholik edaten.
Aholku bat jaiak antolatu behar dituen edonorentzat?
Ezeren gainetik, euskarazko egitaraua sortzeko.
Zer talde ekarri nahiko zenuke gustura Amañara?
Piperrak esango nuke berriro.
Amañako jaiez gainera, zer beste jai duzu gustuko?
Eibarren, Arratekoak eta sanandresak.
Beldurra ematen dizu Amañako jaiak galtzeak?
Jaiak egingo dira, hori ziur. Baina ez dut uste orain modukoak izango direnik; bere espiritua galduko dutela uste dut.