Urtea hasi zenetik, neurri berriak martxan

Urte berriarekin batera, pentsioei lotutako hainbat neurri sartu dira indarrean. Espainiako Gobernuak 2011n eta 2013an egindako pentsioen erreformen ondorio dira horietako batzuk, eta iaz onartutako erreformarenak beste batzuk. Helburu berbera dute guztiek: erretiro adina gero eta gehiago atzeratzea.

Besteak beste, hauek dira jada martxan dauden aldaketetako batzuk: Gizarte Segurantza lehen aldiz hasi da kotizatutako azken 25 urteak zenbatzen, erretiroa hartzen dutenen pentsioa kalkulatzeko; pentsioaren %100 jaso nahi dutenek, 37 urte eta erdi baino gutxiago kotizatu badituzte, 66 urte eta bi hilabete bete arte aritu beharko dute lanean, lehen baino bi hilabete gehiago.

Borondatezko erretiro aurreratuetan ere badaude aldaketak: koefiziente murriztaileak berrikusi dituzte, kotizazio karrera luzeagoak bultzatzeko. Murrizketak orain artekoak baino txikiagoak izango dira legezko adinera gerturatu ahala, eta handiagoak urrunen geratzen direnen kasuetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.