Motzean

Txistua ala klarinetea, zer duzu nahiago?
Biak; zertarako den. Puska biltzera ez naiz klarinetearekin joango.
Jotzeko momentu bat?
Iluntzea edo ilunabarra.
Instrumenturik maiteena?
Ezin dut bat aukeratu. Gauza batzuetarako txalaparta bezalakorik ez dago.
Reggaetona entzuten al duzu?
Bai, nahi eta nahi ez. Hor dago. Musika guztiek euren balioak dituzte. Batzuek esaten dute: «Musika guztiak gustatzen zaizkit». Baina, niri neuri, gustatu, ez dakit; baina ezagutu ere, ez ditut ezagutzen. Gure mugak ere onartu behar ditugu. Ni musika honekin ondo bizi naiz.
Musika, Internetetik entzunda edo bestelako euskarri klasikoetan?
Bietan. Youtube, gainera, biltegi handi bat da. Bat-batean burura etortzen zait, adibidez, Mikis Theodorakis, eta orduak eta orduak pasatu ditzaket Theodorakisen musika sare sozialetan entzuten.