Egitaraua

Martxoaren 1etik 25era, erakusketa bat eta lau saio izango dira aurten Iparraldea Bertan jaialdian, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Martxoaren 1etik 25era
Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren haritik, erakusketa. Hainbat argazki, kartel, disko, irudi eta oroitzapen dokumentu egongo dira ikusgai.

Martxoak 1, asteartea
19:00. Francoren mende kantatzen genuenean liburua oinarri hartuta, saio berezia.

Martxoak 8, asteartea
19:00. Lumi elektro-indie taldea. Nahia Zubeldia (ahotsa) eta Manu Matthys (instrumentuak). Bezperen dirdira disko berria prestatzen ari dira.

Martxoak 15, asteartea
19:00. Etxetaburu. Bertso zaharrak eta berriagoak. Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula, flautak eta perkusioa) eta Jean Kristian Galtxetaburu (esku soinua eta ahotsa).

Martxoak 22, asteartea
19:00. Oskar Alegriaren film laburra: Erleketa.