Egitaraua

Atzo hasi zen Euskal Dokumentalen Zikloa, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, eta beste lau proiekzio izango dira martxoaren 27ra arte. 20:00etan hasiko dira saio guztiak.

Bihar
Apaiz kartzela dokumentala, eta Ritxi Lizartza zuzendariarekin eta Xabier Amuriza dokumentaleko hizlarietako batekin solasaldia.

Martxoak 24, osteguna
Hijos de dios dokumentala eta Ekain Irigoien zuzendariarekin solasaldia.

Martxoak 26, larunbata
Tipularen sehaska kanta dokumentala eta Lander Garro zuzendariarekin solasaldia.

Martxoak 27, igandea
Aita Mari dokumentala eta Javi Julio zuzendariarekin solasaldia.