Motzean

Antzoki bat?
Publikoz beteta dagoen bat.
Aktorerik gogokoena?
Ez dut bat gogokoen, ez naiz batere mitomanoa. Baina asko gustatzen zait Toni Servillo.
Antzerki generorik gogokoena?
Erabat hunkitzea lortzen duena.
Antzeztu aurreko errituala?
Eskutik heldu eta esaten dugu: «Zergatik gaude hemen?». Eta erantzun: «Inportantea delako».
Eszenatokia ala kamera?
Eszenatokia.
Bilbo ala Soraluze?
Biak. Bilbo ezin dut ulertu Soraluze barik, eta Soraluze ez nuke nahi Bilbo barik.