Motzean

Kazetari bat?
Bat esateko, Joxe Mari Apaolaza.
Politika?
Herrigintza.
Politikari bat?
Herriaren alde lan egiten duten guztiak.
Txirrindularitza?
Pasioa.
Txirrindulari bat?
Askotan, taldeburu handiengan jartzen dugu arreta, baina taldeburu horiek irabazteko lan egiten dutenak miresten ditut nik.
Zumaia?
Dena.
Itsasoa?
Askatasuna, lasaitasuna, behar dudan zerbait. Estres eta arazo denak sendatzen ditu itsasoak.
Nori botako zenioke bertso bat?
Amari. Hil egin zen, eta haren hutsunea sumatzen dut.
Bertan galtzeko toki bat?
Algorriko barra, Zumaian.
Zer gelditzen zaizu egiteko?
Gauza asko. Herrigintzari dagokionez, gustatuko litzaidake herritar denak zoriontsu izatea. Profesionalki, egunero hobetu nahi dut.
Aholku bat?
Norbera zoriontsu izaten saiatzea, ingurukoak ere hala izateko.