Kronologia

Espainiako Estatuan, Euskal Herrian eta Gipuzkoan aldaketa historiko nabarmenen garaia izan zen 1930etik 1939ra artekoa.
1930. Jose Antonio Primo de Rivera Espainiako diktadoreak boterea utzi zuen.
1930. Hainbat alderdi errepublikazalek Donostiako Ituna sinatu zuten, Espainiako monarkia boteretik kentzeko eskatuz.
1931. Damaso Berenguer generalaren gobernua ezarri zuten Espainian.
1931. Espainiako Estatuan udal hauteskundeak egin zituzten apirilaren 12an. Errepublikazaleek hainbat hiriburutako gobernuak lortu zituzten.
1931. Apirilaren 14an, Alfonso XIII.a Espainiako erregea erbestera joan zen.
1931. Apirilaren 14an bertan, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren, 06:30 aldera.
1931. Ekainaren 28an, hauteskundeak deitu zituzten Espainian eta ezkerra gailendu zen. EAJk zazpi diputatu eskuratu zituen.
1931. Abenduaren 9an, Espainiako Gorteek Bigarren Errepublika onartu zuten.
1936. 36ko gerra hasi zen.
1939. Nazionalen garaipenaren ostean, Francok boterea bereganatu eta diktadura ezarri zuen Espainiako Estatuan.